Jaime Martín
Web programazioa

Xalxeroa eta haurtzarotik gailuei barrenak ateratzeko grinarekin, negarra egin nuen, nire arrebak Scatrona hautsi zidanean. Puzzleak, logika jokoak, gurutzegramak eta hainbat makinek nire denbora okupatu zuten ordenagailuak agertu arte. Hainbat dioptrien ostean, internetek eta bere web orri rudimentarioak iritsi ziren eta iturri kodean ezkutaturik zegoen magia ezagutzeko ahaleginak egin nituen. Notepad-eko ordu askoren ondoren, ikastaroak, datu-baseak eta PHP-a iritsi ziren. Orain dela 10 urte, Julen aurkitu eta abentura ekitea erabaki nuen.

Julen Salsamendi
Diseinua eta sorkuntza

Txikia nintzenetik, orri baten marjina zuria aprobetxatu dut marrazteko. Inguruan nituen diseinu guztietan arreta jartzen nuen eta nire sormena, asmaturiko joko, komiki eta logotipoekin hedatzen hasi nintzen. Nire lehen ordenagailua lortu nuenean orduak eta orduak ematen nituen hainbat programa grafiko primitiboekin. Urte batzuk geroago, Irungo Kunsthal Diseinu Eskolan ikasten hasi eta 2003an Bartzelonako SIGNES Nazioarteko zilarrezko Saria irabazi nuen nire karrera amaiera proiektuarekin. Urte batzuk igaro ondoren, gaur egun ekintzaile deitzen dena izatea erabaki nuen. Eta orain arte...

Studiodogma, Buenavista Hiribidea 30
20016 Donostia
Tel. 943 34 04 66
info@studiodogma.com

Ohar legala
Pribatutasun politika